Páginas

martes, 7 de octubre de 2014

MONTSERRAT FONS-EN TESTUA (2.ZATIA)

2. Bigarren irakurraldia
A. Identifika itzazu artikuluaren zatiak izena jarriz.
- Lehenengo orria: Irakurketaren garrantzia ume txikietan.

- Bigarren orria: Irakurketa eta idazketaren prozesuak

- Hirugarren orria: Ahoz gorako irakurketa

- Laugarren orria: Idazketaren garrantzia

- Bosgarren orria: Ahoz gorako irakurketa eta idazketaren arteko harremanak.

- Seigarren orria: Esperientzietan oinarritu
- Zazpigarren orria: Prozesu bukaezina da, denbora beharrezkoa.
- Zortzigarren orria: Umearekin zehaztasuna ezinbestekoa.
-Bederatzigarren orria: Haurraren testuinguruan dauden materialen erabilpenaren  garrantzia.
- Hamargarren orria: Taldean lan egitearen garrantzia.
B. Ideia nagusiak azpimarratu.
-        Irakurketa eta idazketa umea testuinguru berri bat ezagutzeko medio da
-        Irakurketa eta idazketa normalean gertatzen den medio batean hazi ona da.
-   Irakurtzean eta idaztean kodigo ezberdinen deskonposaketa eta idei berrien sorkuntza gertatzen da
-        Pertsona nagusiak ume txikientzako eredu izan behar dira.
-    Irakurketan eta idazketa bi gauza diferente dira eta bakoitzean arau batzuk jarraitu behar dira
-     Ikasketaren autonomia bultzatzeko, haien jakintzetan zentratu eta idazteko aurretiko asmoa, testuinguru egokietan. Umeak idazten saihestuko du eta helduak esperientzietan oinarrituz bultzatu behar du. Ezin da modelo kopietan gehiegi oinarritu, norberak sortutakoan konfiantza hartu behar delako.
-     Irakurketaren eta idazketaren ikasketa prozesua egiteko, behar den denbora erabiliko da, eta berdin da noiz gertatzen den, baldin eta 4 eta 7 urteren artean gertatzen bada. Prozesu honetan, bizitzako hainbat faktore hartzen dute parte, prozesu bukaezina da. Gainera, ariketa bakoitzerako denbora behar da, helduok ez dugu normalean denbora nahikorik uzten umeei haien kabuz arrazonatzeko.
-      Ondo egiten dena egoki erakutsi behar da, hau da, ez esan “oso ondo” zer dagoen oso ondo esan barik. Horrela egin behar da umeak berak ikusteko nola ikasten ari duen eta zer egiten duen ondo zehazki. Horrekin, segurtasun oinarri bat sortuko da eta horretatik abiatuko da ikaskuntza.
-  Irakurtzen eta idazten irakasteko material egokienak, haurren testuinguruan dauden materialak dira. Adibidez: trafiko seinaleak, patata frijituen poltsaren letrak, egunkariak … Hauekin umeak inplizituki, irakurketaren eta idazketaren alderdi ugari ezagutuko dituzte,letra larriak, puntuazio markak, intonazioa, egitura …
-     Irakurketaren eta idazketaren ikasketa arrakastatsua bermatzeko ezinbestekoa da binaka edo talde txikietan lan egitea, umeak ohitu behar dira besteekin lan egiten, honela, besteekin ideiak konpartituko dituzte, euren artean hitz egingo dute( liburuei buruz, albisteei buruz, izenei buruz, zenbakiei buruz …) eta azken finean, ikasketa hau baloratu eta onestuko dute.
D. Hitz gakoak markatu.
Idazketa, irakurketa, ikastea, hezagutza
E. Testuaren helburuak identifikatu eta banan-banan aipatu.
Irakurketaren garrantzia ume txikietan

1. Irakurtzea eta idaztea komunikatzeko medio diren aktibitate sozialak dira zeintzuek sortzen duten giro horri zentsua ematen dien.
2.  Beharrezkoa da giro bat sortzea non irakurketa egunero egiten den zerbait bihurtzen den.
3. Ume txikiak nagusiak idazten eta irakurtzen ikusten badituzte, jolasetan haiek imitatu nahi izango dituzte.

Irakurketa eta idazketaren prozesuak

4.      Irakurtzen eta idazten ikastea gizartearen parte bat da. baina horretarako letren deszifratze eta ulerpen bat gertatzea beharrezkoa da.
5.  Deszifratze hori irakurketa eta idazketa giro batean egin behar dira baina aldi berean idazketarako eta irakurketarako bideak argitu behar dizkiogu ahal dugun guztia azaltzen.

Ahoz gorako irakurketa

6.      Txikitxoei irakurtzea beraiek irakurtzen jakin baino lehen oso garrantzitsua da eta horren ikasketan laguntzen du
7.      Ahoz gora irakurtzea afektibitatea lantzen da eta irakurketarekiko esperientzia positiboak ematen dira.
8.      Pausu hauek jarraitzea umea irakurketa giro batean sartzea bermatzen du.

Idazketaren garrantzia

9.      Nagusi batek eta ume batek batera idaztea, ume txikiak azkarrago ikastea eragiten du.
10.  Bi pertsona elkartzen direnean, gizon bat eta ume txiki bat, hoberena da bakoitzak bere ahalegin guztiak jartzea.
11.  Honekin prozesu automatikoez ohartzea bilatzen da.

Ahoz gorako irakurketa eta idazketaren arteko harremanak.

12.  Normalean umeek hitz egitera, idaztera baino arinago ikasten dute.
13.  Kadena grafikoa korrespondentzia foniko bat edukitzekotan, ez da egia hitz egiten dugun bezala idazten dugula.
14.  Idatzizko signoak ez dute objekturik irudikatzen, signoak objektuei erreferentzia egiteko erabiltzen ditugun soinuen jarrailera irudikatzen dute. Umeak ikasi behar du idazten dugun guztia ez dela paperean jartzen duen bezala ahoskatzen eta alderantziz. 
15.  Gauzetan fijatzea, hauek aurkitzea, argudiatzea, banaketa eta behaketa ikasketaren parte dira.


F. Zeure hitzekin eta labur azaldu testuaren edukia.

Julen GergoriBañales:

PDF honen idei nagusia da,gutxi-gora-behera eta labur azalduta, nola irakatsi behar ditugun haur txikiak idazten eta irakurtzen ikas dezaten. Gainera teknika agertzen dira ondo egiteko eta adibide egokia zein izango litzateke azaltzen du.

Eder Cabrero:

Irakurritako testuak argi uzten digu, haurrek irakurketaren eta idazketaren helburuak lor dezaten, erabili behar diren metodologiak eta teknikak zeintzuk diren. Horretarako teoria praktikarekin uztartzen du, irakurketak eta idazketak duen garrantzia ere transmititu nahi du.

Gorka Cengotitabengoa:
Testuan irakurketaren garrantzia azpimarratzen du. Hau guztiok genekien testua irakurri aurretik. Baina, irakurri ostean, irakurketaren garrantzia apartez, nola irakatsi behar den dakigu. Edo hobeto esanda, nola irakasteaz hausnartu dezakegu, eta testuan agertzen diren lan motak erabili ala ez. Horretaz aparte, etxeko giroaren inportantzia azaltzen du.
Mikel Calabozo:


Idazketaren eta irakurketaren garrantziaz hitz egiten da testu honetan, eta horiek egoki ikasteko, arlo horiek nola landu eta nola irakasteaz. Horrela, klase batean nola jokatu eta zer modutan irakatsi ikasi dugu.

Ander Gainza: Me falta la idea esa.
Testuaren laburpen osoa:



Idazteko eta irakurtzeko adierazpenak, oso garrantsitzuak diren faktoreak dira, izan ere, garapen pertsonalari ikaragarri mesede egiten dio, bide desberdinak zabaldu egiten ditu eta.

Hau gauzatu ahal izateko, gomendagarriena da, eguneroko bizitzan gauzatzen diren hainbat egoeretan, bi gauza hauek erabiltzera behartuta izatea ahalik eta neurri handienetan, esaterako, berri bat irakurtzea.

Testu idatzia, mezu desberdinak bidaltzen dituen  eragilea da, eta mezu horiek ulertu ahal izateko, ulertu eta interpretatu beharra dago, nahita nahi ez. Hau ulertu ahal izateko, jarduera oso bat planteatu behar da, ez banandu hainbat azpi jardueretan.

Horrela, irakaslea kapasa izango da egoera erreal batean (klasean, besteak beste), kodea, diskurtsoa, estrategia eta metodología desberdinekin benetako ezagutza transmititzea.

Horretaz aparte, oso egokia da, irakurle aditu baten eragina ikaslearengan. Azken honek, bere etorkizun laster batean, umearen bidea zuzenduko du irakurketaren mundura. 
Ozen irakurtzeak, umearen irakurketa garapenean mesedea handia egiten du nolabait. Irakasleak irakurtzen duen aldi berean, ikasleak bere ingurune hurbilean dituen datu guztiak beereganatu egiten ditu modu errazago batean.

Idazketari dagokionez, gomendagarriena da, ikaste-irakaste prozesuaren ikuspegitik, persona biak idaztea. 
Modu honetan, bien artean ikasten dute zein den egoerearik aproposena idazteko adierazpena martxan jartzeko. Bien arteko esperientzia eragin askoz handiagoa du bakarkak eginda baino.

Bestalde,  ez da beharrezkoa adierazpen bat bestea baino lehenago lantzea. Egin beharreko lana da ikasleei sinbolo eta kode bakoitzaren esanahia. Batzuetan, baliteke modu berdinetan interpretatu ahal izatea, baina, batzuetan, egoera hori ez da gauzatzen eta bien arteko diferentziak erakustearen beharra dago.

Horretarako, hipotesiak, gogoetak eta hausnarketak nola egin jakitea erakutsi beharra dago. Beraz, posible da hori aurrera eramatea experimentu anitzekin, umearen arabera. Baina, adierazpen hauek ondo garatzeko, honen bilakaera kontrolatu behar da derrigorrez, metodologia desberdinetan oinarrituz, edo berri batzuk sortuz.

Metodologia eta prozedura guztiak bezala, denbora behar da. Batzuetan, kalkulu txarrak egiteagatik, baliteke umea gehiegizko presioa izatea eta bere garapenari mesedea egin ordez, oztopatu egitea.

Honekin batera, prozeduraren emaitzen gogoeta egitea oso inportantea da. Ume bakoitza mundu bat da, eta ebaluazioaren prozesua bere erara egokitzea hoberena izango litzateke. Emaitzak ahalik eta positiboenak izateko, oso gomendio ona da motibazioa piztea edo berpiztea. Horren ostean, umearen ikas kalitatea hobetu egiten da.

MONTSERRAT FONS-EN TESTUA (1.ZATIA)

1. Egin testuaren lehen irakurraldia.
A. Marka itzazu ulertzen ez dituzun hitzak.
Testua argia eta paragrafo txikiak dituenez ulertzeko erreza egiten da, beraz, eta agian, inkontzienteki testuingurua jarraituta ez dugu uste ulertzen ez ditugun hitzik daudenik.
B. Gaiaz zerbait ezagutzen baduzu labur idatzi.
Julen Gergori Bañales:                                                                                                                    
Ni gai honi buruz zerbait ezagutzen dut, gehien bat niri gertatu zitzaidalako. Ikastola garaian 8 urte inguru nituenean, letra oso txarra neukan eta irakurtzeko arazo batzuk nituen, beraz, laguntzeko, horretan aritzen zen pertsona batekin joan nintzen eta gehien jota hilabete batean edo, aldaketa nabaria gertatu zen. Beste alde batetik nire gurasoek asko kezkatu ziren eta beste espezialista batekin jarri ninduten, berak lortu zuen ondo idaztea. Horretaz aparte etxean gai honi buruzko liburu batzuk ditut eta gainetik begiratu ditut noizbehin.
Eder Cabrero:

Behin testua irakurrita eta testuaren ideia nagusiak, helburuak eta edukiak barneratuta, honekin zerikusia handia duen izandako esperientzia pertsonala kontatuko dut.
Pertsona baten bizitzan zehar, idazketa eta irakurketa ezinbesteko elementuak dira, une oro erabiltzen dugu horietako bat, hots, egunero egiten ditugun jarduera gehienetan daude presente. Nire kasuan berdin gertatzen da, txikitatik hona egin ditudan gauza gehienetan irakurketaren edo idazketaren erabileraren beharra izan dut. Hezkuntzaren munduan garrantzi gehien ematen zaion helburua delakoan nago, hortaz, irakasleek edo hezitzaileek ematen dioten garrantzia nabaria da, oso. Duen garrantzi hori bermatzeko erabiltzen dituzten bitartekoak askotarikoak dira, urteak igaro ahala irakurtzen eta idazten ikasteko teknikak eboluzionatuz joan dira, ditugun baliabideak ere hobetu eta ugaritu direlako.
Ume guztiak desberdinak dira, bakoitzak ahalmen kognitibo desberdinak dituzte. Hortaz, irakurketaren eta idazketaren irakaskuntza, ikasle bakoitzaren premiak asetzera bideratua egon behar da.
Pertsonalki, haurtzaroan irakurketan eta idazketan izan nuen maila normala izan zen, kurtso bakoitzak eskatzen zituen helburuak lortzen nituen, besteengandik nabarmendu gabe baina atzean geratu gabe. Hala ere,txarto gogoratzen ez badut, nire klasean, bazeuden gai honekin arazoak zituzten hiru pertsonak, hauen maila baxuagoa zenez eta klasearen erritmoa jarraitzeko arazoak zituztenez, noizbehinka eskolak zituen espezialistekin joaten ziren, banan-banako irakaskuntza emateko,modu honetan, zituzten arazoak gutxitzen ziren.
Arazo handirik ez ditudanez izan, ez dut inoiz espezialistekin lan egin. Beraz, idazketaren eta irakurketaren ikasketa bermatzeko erabiltzen dituzten teknikak ez ditut ezagutzen, kontziente naiz egiten duten lana aipatzekoa dela.

Gorka Cengotitabengoa:

2.mailako praktikak egin nituenean umeak nola irakurtzen zuten ikusteko aukera izan nuen. 1 maila zenez irakurketaren hasierako urratsak ematen hari ziren. Baina, hauek lehenengoak izan arren alde nabaria desberdindu ahal zen ikasleen artean. Batzuk etxeko ohituraz nahiko ondo irakurtzen zuten, hau da, hitz eta hizki guztien konbinaketa gehienak irakurtzen zekiten. Beste batzuk ordez, bakarrik klasean lan egiten zuten irakurketa. Hauek bokalak baino ez zekiten irakurtzen eta bere ikaskuntza askoz ere motelagoak zen.

Mikel Calabozo:
Gai honi buruz hitz egiten duen testuak irakurtzerakoan, ezinezkoa da norberaren esperientzia pertsonalean oinarritutako hausnarketa bat egin, hau da, irakurtzen ari dena hobeto ulertzeko gure hurbileko adibideak ateratzea normalena da. Testu hau irakurtzean, beraz, nire iraganeko klaseko egoera batzuk etorri zaizkit burura.
Egia esan, kide batzuen adibideak etorri ohi zaizkit, bai kanpotik ikusten dena hobeto aztertzen delako, bai eta nire kasuan ez nituelako honelako arazorik izan.
Kide batzuek zailtasunak zituzten idazketarako. Batzuetan, interes falta zen, motibaziorik gabe lan egiten zutela, hain zuzen. Bestetan, norberaren arazoak ziren zailtasun horien jatorria. Azken hauetan, ikaskuntza prozesuan izandako atzerapena izan zezakeen, baina, txarto gogoratzen ez badut, bi pertsona laguntza berezia jaso behar izan zuten, irakasleaz aparteko beste pertsonarena, alegia.
Egia esan, guk geuk ez genuen pentsatzen hori besteetako erritmoa lortzeko balio zuenik eta betirako horrela egongo zirela pentsatzen genuen inkontzienteki. Dena den, denborak arrazoia kendu zigun eta arazo puntualean geratu zen, orain konprobatu ahal izan dugun bezala. Gauzak horrela, testuan lantzen den gaiaren garrantziaz oso ziur nago, nire esperientzian oinarriturik arrazoiak ikusten ditudalako.


Ander Gainza: (jarraitu nahi baduzu)

lunes, 6 de octubre de 2014

3.Zikloa - 1.Eduki multzoa



3. ZIKLOA - 1. EDUKI MULTZOA
TESTU-MOTA:
IDATZIZKOA/AHOZKOA
(GUTUNA, JOLASA…)
ESTRATEGIAK
ULERMENA ETA EGOERA KOMUNIKATIBOA
PRODUKZIOA ETA EGOERA KOMUNIKATIBOA
GAITASUN SOZIOKULTURALA/
SOZIOLINGUISTIKOA
ALDE AFEKTIBOA
AHOZKO TESTUA
Giza harremanetan erabilia: informazioak, azalpenak, iritzi testuak, arauak, esperientzien eta bizipenen kontakizunak, iritzien trukeak, moderatzailedun eztabaidak.
Ikus-entzunezko bitartekoa: albistea eta elkarrizketa, erreportajeak, iruzkinak eta eztabaidak.
Ikasteko testuak: kideen arteko eta taldeen arteko elkarrizketak, jardueren jarraibideak, deskribapenak, gelako aurkezpenak, adituei egindako elkarrizketak edo eztabaidak.
Hipotesiak egitea eta testuaren egitura iragartzea.
Gaia eta zentzu orokorra identifikatzea.
Ideia nagusiak eta bigarren mailakoak identifikatzea.
Informazio baliagarria bereiztea.
Gertakariak eta iritziak bereiztea.
Elementu faltsuak eta bestelakoak ikustea.
Antizipazioak egitea, norberak dauzkan ulermen arazoak ezagutzea, konponbideak bilatzea, zalantzak argitzea eta egiaztatzea.
Komunikazio egoeren ezaugarriak aztertzea: solaskidea, helburua, gaia, testuaren egitura, hizkuntzaren osagai jakina.
Gizarte-hedabideetan ohikoak diren ahozko testuak sortzea: albisteak, elkarrizketak adituei eta erreportajeak.
Ikastekoak eta informatzekoak diren ahozko testuak sortzea: berdinen arteko eta lan-taldeko elkarrizketak, deskribapenak, gelako aurkezpenak, kontzeptuen definizioa, adituei elkarrizketak edo eztabaidak.
Informazioa bilatzea hainbat iturritan, eta edukiak aukeratzea eta antolatzea, galderak eginez eta oharrak, eskemak eta gidoiak erabilita.
Edukiak testuetan kokatzea, hizkuntza-baliabide egokiak erabiliz, naturaltasunez eta ahoskera argiz.
 Jarraibide batzuei jarraituta,norberaren testuak berrikustea eta zuzentzea, sormena hobetzeko.
Komunikazio-trukearen harreman-arauak erabiliz, elkarrizketak hasi, mantendu eta amaitzea: galderak egitea, arreta izatea, kontzentratzea, itxarotea, txandak, gizalegearen arauak, erantzuna egokitzea solaskideak esandakoari, ahotsaren doinua, jarrera eta keinu egokiak, amaiera.
Bakarrizketak eta elkarrizketak sortzea: jolaserako elkarrekintzak, informazioa, azalpenak, jarraibideak, iritzi-testuak, esperientzien eta bizipenen kontaketak, iritzi-trukaketa eta eztabaida gizabidetsuak.
Laguntzazko eta errespetuzko jarrera edukitzea, bai komunikazio-trukean bai denen artean ikasterakoan.
Eskolako esparru guztietan euskara erabiltzeko interesa izatea.
Bigarren hizkuntza erabiltzeko konfiantza eta ausardia izatea.
Solaskideen hizkuntza-ohiturak errespetatzea.
Hizkuntza ikasten ari diren pertsonen ahoskera eta intonazioa errespetatzea, eta jarrera bera izatea euskalkien kasuan ere.
 Gizarte-hedabideak tresna egokitzat hartzea,bai ikasteko,bai informazioa eta beste pertsona batzuen bizipenak eta iritziak lortzeko.
Jarrera kritikoa izatea mezu diskriminatzaileekiko.
EBALUAZIO IRIZPIDEAK
TESTU-MOTA:
IDATZIZKOA/AHOZKOA
(GUTUNA, JOLASA…)
ESTRATEGIAK
ULERMENA ETA EGOERA KOMUNIKATIBOA
PRODUKZIOA ETA EGOERA KOMUNIKATIBOA
GAITASUN SOZIOKULTURALA/SOZIOLINGUISTIKOA
ALDE
AFEKTIBOA

1.- Ikaslearen inguruko gizarte-esparruetan eta eskolan erabilitako ahozko testuak, genero askotakoak, ulertzea, eta testu horien ideia nagusiak eta bigarren mailakoak ezagutzea, informazio baliagarria hautatzea, eta informazio horren ulermena beste egoera batzuetan aplikatzea.
-Ikaslearen inguruko gizarte-esparruetan eta eskola-esparruan erabilitako testu idatziak, genero askotakoak, ulertzea, eta testu horien zentzu orokorrak hartzea, aurrez emandako analisi-jarraibideak erabilita.

Ikastetxeko eta gertuko inguruneko harreman-egoeretan parte hartzea, behar bezalako naturaltasun, egokitasun eta zuzentasunez hitz eginez, harremanaren oinarrizko arauak betez eta gainerako pertsonei begirunea erakutsiz.
Informazio garrantzitsua aurkitzea eta aukeratzea, irakurketaren helburua betez.
Eskola-esparruko edo komunikabideetako ahozko testuak, genero askotakoak, sortzea; eta sorkuntza hori koherentea, osoa eta zuzena izatea, baliabide ez-linguistikoak (keinuak, ikusizko euskarriak) behar bezala erabilita eta komunikazio-egoeraren ezaugarriak aintzat hartuta.

Lehen Hezkuntzako Hirugarren Zikloa


miércoles, 24 de septiembre de 2014

“Focus on meaning” eta “Focus on form”

Testu generoa: hizkuntza lantzeko beharrezko bitartekoa da. Izan ere, gramatika eta morfologia arauak jakinez ez da hizkuntza bat ezagutzen eta testuinguru batean landu beharra dago
Focuson meaning: kontzeptu honen arabera, ikasleek hizkuntza erabili ahala, zeharkako modu batean hau ikasten dute. Modu honetan balio komunikatibodun egoerak sortzen dira

Focus on form: focus on meaningtik abiatuta ikasleek gelan hizkuntza erabiltzea sustatzen da, benetakoak, esanguradunak eta balio komunikatibodunak diren egoerak sortuz.

miércoles, 17 de septiembre de 2014

Sarrera

Kaixo,
Kausiam taldea gara, Julen Gergori Bañales, Mikel Calabozo, Eder Cabrero, Gorka Cengotitabengoa eta Ander Gainza kideez osatua. Blog hau “Hizkuntzaren eta literaturaren didaktika” irakasgairako erabiliko dugu, izan ere, bertan irakasgaian egiten ditugun lanak igoko ditugu.

Espero dugu zuen gustukoa izatea eta gure lana baliagarria suertatzea.